EiTB Focus
Udal eta foru hauteskundeen inguruko EiTB Focus berria, gaurtik aurrera
EITB
Gaur, Nafarroako udal eta foru hauteskundeen boto-asmoaren berri emango du EiTBk, eta igandean, EAEko boto asmoa eta gai politiko ezberdinen gaineko hiritarren iritzia eskainiko dute.
Udal eta foru hauteskundeen inguruko EiTB Focus berria, ostegunetik aurrera
Euskal Irrati Telebistaren EiTB Focus inkesta publikoaren urteko azken atalaren emaitzen berri emango dute EiTBko hedabideek gaurtik (abenduak 13) aurrera.
Oraingo honetan, Euskadiko eta Nafarroako udal eta foru hauteskundeen boto-asmoaz galdetu du EiTB Focusek. Gainera, egoera politikoaren inguruko hainbat gairen iritzi publikoa aztertuko du. EiTBko hedabideek datu hauek ezagutzera emateko eta aztertzeko tarte bereziak izango dituzte datozen egunetan.
Hasteko, gaur, Nafarroako udal eta foru hauteskundeen boto-asmoaren berri emango dute EiTBko hedabideek. Igandean, berriz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako eta hiriburuetako boto-asmoaz arituko dira. Azkenik, astelehenean, politika-gai ezberdinen gaineko herritarren iritzia eskainiko dute: besteak beste, Espainiako eta EAEko aurrekontuen onarpena, Euskadiren estatus politiko berriaren negoziazioa eta Franco Erorien Haranetik ateratzea.
Gaur, lehen inkestaren datuak 14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera ETBko albistegietan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en, eta 'Ahoz Aho' eta 'Está Pasando' arratsaldeko saioetan aztertuko dituzte datuak.
Igandean ere, 14:00etan zabalduko dira EiTB Focusen emaitzak telebistako eta irratietako albistegi nagusietan eta Interneten, eta 'Egun On Euskadi', 'Ahoz Aho', 'Está Pasando' eta 'En Jake' saioetan landuko dituzte hurrengo egunetan.
EiTB Focus inkestak Gizaker enpresak egiten ditu Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan. Guztira 2.400 pertsona elkarrizketatu dituzte azken hau egiteko.