Kargatzen...
Itxi

Gaztea

Euskal futbol taldeen Instagram filtroak sortu ditu Gazteak

EiTB

Leer en Castellano

Alaves, Osasuna, Reala, Athletic eta Eibarren filtroak eskuragai daude EiTBko irratiaren Instagram kontuan.

Euskal futbol taldeetako filtroak.

Gazteak futbolaren inguruko Istagrameko filtro berriak sortu ditu. Lehen mailan jokatzen duten bost euskal futbol taldeen filtroak, hain zuzen ere: Alaves, Osasuna, Reala, Athletic eta Eibar.

Oso erraza da filtro hauek erabiltzea. Hartara, lehen urratsa Instagramen @gaztea_irratia kontua jarraitzea da. Ondoren, filtroen leihotxoan sakatu behar da, zure gustukoenaren gainean. Probatu eta norberaren kameran gorde behar da eta Instagram Storiesetako kameran gordeta izango da futbol taldearen filtroa.