19:30ean
Gazteak musika balkoietara eramango du larunbat honetan
EiTB
Oizeder Mayo eta Oihan Vega balkoira aterako dira, musika kalera ateratzeko, 19:30etik 20:00etara.
Oizeder Mayo eta Oihan Vega Gazteako esatariak. Argazkia: EiTB
Etxeko egonaldia arintzeko asmoz, Oizeder Mayo eta Oihan Vega Gazteako esatariak balkoira aterako dira, musika kalera ateratzeko, larunbatean, 19:30etik 20:00etara.
Gazteak etxetik ateratzerik ez daukagunez, balkoira eramango du musika. Oihan arduratuko da musika jartzeaz, eta Oizederrek, bere aldetik, entzuleen eskariak aurkeztuko ditu.
Elkartasunez arituko da Gaztea hobekien egiten dakiena eginez: musika eta giro ona hedatzen. Batu egingo da, beraz, dagoneko balkoien inguruan piztu den ekimenera.
Zuzeneko emisioa Instagram live bidez eskainiko da @gaztea_irratia kontuan. Entzuleak protagonista izango dira. Gaztearen proposamena da jarraitzaileek kantuak eskatzera animatu daitezela eta dantzan ari direla erakustea.