Itxi

Gaztea

Deñe, Klermoon eta Raitx, Maketa Lehiaketako finalerako aukeratu ditu epaimahaiak

EiTB

Leer en Castellano

Kilimak Entzulearen GazteBizHitza Sariaren irabazlearekin batera, finalean izango dira laurak.

Gaztearen Maketa Lehiaketa. Irudia: Gaztea

Deñe, Raitx eta Klermoon sailkatu dira Maketa Lehiaketako final handirako, Xabi Bandini, Izaro Andres eta Xabi Doncel epaimahaikideek erabakitakoaren arabera.

Hala, Kilimak taldearekin batera (Entzulearen GazteBizHitza Saria), zuzenean egingo den finalerako kartela osatu dute. Eguna eta tokia zehazteke daude oraindik, baina laster emango dute antolatzaileek horren berri.

Gogoratu behar da Epaimahaiaren Saria jokoan dagoela: 5.000 euro.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)