Itxi

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

"Haritzaren itzala. 40 urte Legebiltzarrean" erreportaje berezia, gaur, EITBn

EITB

Leer en Castellano

Lau hamarkada hauetako lekuko zuzenen testigantzak biltzen ditu, baita legebiltzarkideek gogora ekarri dituzten bizipen eta pasadizoak ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Igande honetan, azaroaren 29an, "Haritzaren itzala. 40 urte Eusko Legebiltzarrean" erreportaje berezia izango da ikusgai. Elene Lizarralderen eskutik, ETB1en emitituko da 21:00etatik aurrera; eta ETB2n, 22:15ean. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.

Joan den martxoaren 31n 40 urte bete ziren Eusko Legebiltzarra eratu zenetik. Urteurrena COVID-19ak eragindako alarma-egoerak ilundu du.  

"Haritzaren itzala. 40 urte Eusko Legebiltzarrean" erreportajeak ibilbide luze honetako mugarri nagusien errepaso historikoa egiten du. Duela 40 urte euskal gizartea bestelako testuinguru baten bizi zen: Diktadura batetik atera berri; ekonomikoki egoera zaila bizitzen eta politikoki hondatuta. Askatasun-sistema oso bat zegoen finkatzeke. Denetara, 11 legealdi burutu dira, 20 talde parlamentariok hartu dute parte, eta ia 500 lege onartu dira.

Lau hamarkada hauetan Osakidetza eta Ertzaintza bezalako erakundeek eta organismoek argia ikusi dute; gure kulturak eta hizkuntzak aurrera egin dute; eta hezkuntza eta gizarte-babeserako sistemak indartu egin dira. Emakumeak bizitza politikoan izan duen parte-hartze handiaren lekuko eta Legebiltzarreko jardueraren gardentasunari dagokionez eman diren urrats handien isla.

Ezbeharrak, jasandako sufrimendu handia eta izandako tentsioak gorabehera, euskal gizartearen isla fidela den eta herriaren babesarekin aurrera ateratzen jakin duen erakunde batek egindako bidea jasotzen du dokumentalak.

Erreportaje bereziak lau hamarkada hauetako lekuko zuzen askoren testigantzak bildu ditu, hala nola, Andoni Iturbe legelari nagusia, Mario Fernandez lehendakariordea eta Izaskun Bilbao, Arantza Quiroga eta Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak. Gainera, garai bateko eta gaur egungo legebiltzarkideek euren eserlekuetan izandako bizipenak eta pasadizoak ere ekarriko dituzte gogora.

Bideoak (1)