Itxi

Lehiaketa

Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren kanporaketa fasea, bihartik aurrera

EITB Media

Leer en Castellano

Maiatzaren 20tik aurrera bakarrizketak zuzenean entzuteko aukera izango da, ostegunero, bost astez, "Graffiti" saioan.

Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren irudia.

Ostegun honetatik aurrera, bost astez, Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren kanporaketa fasea egingo da. Ostegunero, bi lehiakideren bakarrizketak entzuteko aukera izango da, zuzenean, Radio Euskadiko "Graffiti" saioan. Hortik aterako dira bost bakarrizketa finalistak.

Final handia ekainaren 24an izango da, saio bereziki batekin, eta finalistek 2000 euroko saria izango dute jokoan. Publikoaren saria ere egongo da, 500 eurokoa; ekainaren 18an hasiko da publikoaren sarirako bozketa.

Hauek dira kanporaketa fasean lehiatuko direnak:

-J.C. León Aguilar (Valera, Venezuela), "Si Dios fuese mujer" bakarrizketarekin.

-Ion Martínez Esnaola (Donostia), "Lehen euskaduna" bakarrizketarekin.

-Ruben Sierra Ruiz (Santurtzi), "Prejuicios" bakarrizketarekin.

-Oscar López (Gasteiz), "Con Frutas y a lo loco" bakarrizketarekin.

-Julen Portillo (Zarautz), "Asanbladak ze?" bakarrizketarekin.

-Mikel Goikoetxeandia Azqueta (Berriozar), "Efectos del confinamiento" bakarrizketarekin.

-Aran Markez (Donostia), "Esto de las enfermedades" bakarrizketarekin.

-Mikel Ibáñez (Bilbo), "Los refranes de la vida" bakarrizketarekin.

-Ángel Collado (Basauri), "Soy miope" bakarrizketarekin.

-Asier Navío Garnika (Portugalete), "Tip primerizo" bakarrizketarekin.

Informazio gehiago (1)