22:30ean
Historiaz beteriko plazak, gaur gaueko "Duelo en las Alturas" saioan
EITB media
Oñatiko Foruen Plaza, Oliteko Carlos III.a el Noble plaza eta Guardiako Plaza Nagusia izango dira aste honetako protagonistak Anne Igartiburuk aurkeztutako saioan.
Astero bezala, gaurkoan, Euskal Herriko txoko adierazgarrietarako bidaian lagunduko digu Anne Igartiburuk "Duelo en las Alturas" saioan. 3D eskanerraren teknologiaz baliaturik, gure ondarearen arkitektura ezagutuko dugu, orain arte egin ez bezala.
Oraingoan, plazak izango dira protagonistak, hiru, zehazki esateko: Oñatiko Foruen Plaza, Oliteko Carlos III.a el Noble plaza eta Guardiako Plaza Nagusia. Duela mende asko eraikiak izan ziren, eta eraikin adierazgarriz babestuta daude. Plazok herrietako jarduna hezurmamitzen dute, jai nagusi, hitzordu berezi eta eguneroko jardunen inguruan.
Oñatiko Foruen Plaza errekatxo baten gainean eraiki zuten eta historiaz betetako frontoia ere badu. Bere irudi dotorearekin, hiribildu gipuzkoar duina da.
Oliteko Carlos III.a el Noble plaza, Nafarroan, jauregiaren aurrean kokaturik dago eta harresien lubanarroaren hondakinak ezkutatzen ditu lur azpian.
Azkenik arabar Errioxara bidaiatuko dute Guardiako Plaza Nagusia ezagutzeko. Bere zabalera handia ez den arren, bi udaletxe ditu.
"Duelo en las Alturas" gaur gauean izango dugu ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.