Itxi

09:00etan

Urkullu lehendakariari elkarrizketa, "Boulevard" saioan asteazkenean

EITB Media

Leer en Castellano

Radio Euskadiko informazio zerbitzuek herritarrak gehien kezkatzen dituzten gaiak mahai gainera ekarriz hasiko dute ikasturte politikoa: inflazioa, krisi energetikoa, langabezia eta abar.

Iñigo Urkullu Renteria Eusko Jaurlaritzako lehendakaria da.

Asteazken honetan, abuztuak 31, Iñigo Urkullu lehendakariari elkarrizketa egingo diote Radio Euskadin esklusiban. 09:00etatik aurrera, "Boulevard" saioan, Dani Alvarezek eta Sonia Hernandok une honetan herritarren kezka handiena diren bi gai garrantzitsuri buruz galdetuko diote lehendakariari: prezioen gorakada nabarmena eta testuinguru energetiko korapilatsua. Hasi berri den ikasturte politikoan Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen gobernu bileraren biharamunean egingo da solasaldia. Lehen batzarrean, krisi ekonomikoa eta energetikoa izan dute hizpide nagusi lehendakariak eta sailburuek.

Elkarrizketa Radio Euskadiren ohiko frekuentzian izango da entzungai, baita Radio Euskadi online webgunean ere, zuzenean; gainera, streaming bidez, eitb.eus-en ikusi ahal izango da.

Informazio gehiago (1)