Laburrean
EITBren eduki nabarmenak gaurko, abenduak 20
EITB Media
"Biba Zuek!" saioa ohi baino ordubete lehenago hasiko da, 17:00etan. Ondoren, Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko duen partida eskainiko da zuzenean. Gauean, "Naufragoak" saioaren azken-aurreko atala izango dugu ikusgai.
Euskal Selekzioak Txileren aurka neurtuko ditu indarrak Mendizorrotzan
"Biba Zuek!".- 17:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Gauko saioa ohi baino ordubete lehenago hasiko da, 17:00etan. Lehen orduan, Korapiloak atalean, heriotzaz eta doluaz arituko dira. Horretako, Mikel Idoate pilotari ohia gonbidatu dute. Ehorztetxe baten jabea da Idoate. Ondoren, Pello Reparaz musikaria elkarrizketatuko dute Maialen Arzallusek eta Xabier Sukiak. 2023ko apirilaren 1ean BECen egingo den Zeid Festen bigarren edizioaz hitz egingo dute.
Futbola: Euskal Selekzioa vs Txile.- 18:50ean ETB1en eta eitb.eus-en
Gasteizko Mendizorrotza futbol zelaian Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko duen norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da, Naxari Altunaren, Amaia Olabarrietaren eta Ane Muruamendiarazen kontakizunarekin.
"Naufragoak".- 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Gaurko atalean, naufragoak Cayo Monte Chicora joango dira, abenturako azken irlara. Bertan, ezusteko galerna bat egongo da. Gainera, kanoi bolen probari aurre egin beharko diote.