Laburrean
Gaurko eduki nabarmenak
EITB Media
Hilario Arbelaitz sukaldaria elkarrizketatuko dute Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek, erretiroa hartu eta Zuberoa jatetxea itxi berritan, "Biba Zuek!" saioan.
Hilario Arbelaitz sukaldaria elkarrizketatuko dute "Biba Zuek!" saioan
Biba Zuek! – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en
Hilario Arbelaitz sukaldariaren bisita izango dute asteazkenean Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek. Zuberoa jatetxeko buruak, 71 urterekin, erretiroa hartu berri du eta Oiartzungo jatetxea itxi du. Bere ibilbide profesionalaren errepasoa egingo dute eta hemendik aurrera zer egingo duen kontatuko du.
Piztu Telebista – 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en
Euskal Herriko zenbait familiaren etxeetan telebista nola ikusten den erakusten duen saioaren atal berria izango dugu ikusgai asteazken honetan.