Eduki nabarmenak
Sanjosetako XXXIII. Trikiti Jaialdia, gaur gauean "Oholtzan" saioan
EITB Media
Gainera, denboraldiko azken "Hitzetik Hortzera" programan Paul Urkijo izango da protagonista. Eider Perezek Gasteizen elkarrizketatu du 'Irati' film arrakastatsuaren zuzendaria.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Teknopolis" – 13:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Modako hitz bat baino gehiago da, ekonomia zirkularrerako gakoa da ekodiseinua. Hortaz, hitz egingo dute Ihobeko adituekin, eta adibideak ere erakutsiko dituzte. Zarautzen jolas-parkeetan ibiliko dira; izan ere, Jolas enpresan plastiko birziklatuzko jolas-parkeak egiten dituzte. Azkenik, fabrikazio aurreratuan jasangarritasunak duen pisua ezagutzeko Mondragon Unibertsitatera joko dute.
Kirol emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en
15:00etan Miguel Indurain Sari Nagusia txirrindularitza proba eskainiko da zuzenean Lizarratik. Ondoren, "ETB Kantxa" saioaren barruan, Promozio Txapelketako finala izango dugu ikusgai Iruñeko Labrit pilotalekutik: Zabala-Gaskue / Larrazabal-Eskiroz. Atariko norgehiagokan Elezkano II-Martija eta Agirre-Mariezkurrena II bikoteak izango dira aurrez aurre.
"Hitzetik Hortzera" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Denboraldiko azken "Hitzetik Hortzera"n Paul Urkijo izango da protagonista. Eider Perezek Gasteizen elkarrizketatu du Irati film arrakastatsuaren zuzendaria. Bertsorik ere ez da faltako larunbat gauean, Biriatuko eta Zornotzako jaialdietako bertsoaldiak entzuteko parada izango baita.
"Oholtzan" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Azpeitian egindako Sanjosetako XXXIII. Trikiti Jaialdia izango dugu ikusgai larunbat honetan. Soreasu antzokiko oholtza gainean trikitilari hauek arituko dira: Aritz, Aitziber eta Anaitz; Eneko Arbeo eta Jon Izagirre; Eider eta Lierni Tolosa; Iñorkiñak; Garixe eta Maltzeta; Enaitz Alberdi, Amets Bilbao, Jokin Tolosa eta Ander Gorostiaga; eta Traditions & Tradizioak (Joshua Edelman, Ander Garcia, Xabi Arakama eta Imanol Intxausti). Iñaki Larrañaga izango da gonbidatu berezia.