Itxi

Eduki nabarmenak

Real Sociedad vs Athletic Club partida eta "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, ETB1en

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zehazki, Bizkaiko kostaldeko Sopela herria bisitatuko dute aste honetan Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik. ETB2ko "Vascos por el Mundo" programak, berriz, Danimarkako hegoaldera eramango gaitu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Futbola: Real Sociedad vs Athletic Club – 12:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Realak eta Athleticek Anoetan jokatuko duten derbia zuzenean jarraitu ahal izango dugu EITBn. ETB1en eta eitb.eus-en Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek egingo dute kontakizuna; Euskadi Irratian Maitane Urbietak, Juanan Larrañagak eta Nerea Zusberrok; eta, Radio Euskadin, Asier Kareagak, María Ortiz de Pinedok eta Luis Fernando Dadiek.

 

"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Bizkaiko kostaldeko herria, Sopela, bisitatuko du aste honetan "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak. Mirenek adineko bi emakume ezagutuko ditu, Bene eta Bitoria Markaida ahizpak. Mikelek, berriz, herriko gazteen inguruan hitz egingo du Larraitzekin.

  

"Vascos por el Mundo" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en

Eñaut Zuazo erreportariak eta Iñaki Esteban kameralariak Danimarkako hegoaldera eramango gaituzte igande honetako "Vascos por el Mundo" saioan. Bertan bizi diren lau euskal herritar izango dituzte lagun: Ana Borda, Miriam Toril, Jokin Lasa eta Asier Gavilán. Vejleko fiordoetatik Fanø irlaraino joango dira, eta, tartean, Odense, Kolding eta Ribe hiriak bisitatuko dituzte.

Bideoak (1)