Eduki nabarmenenak
'Hegalak' ikuskizunaren estreinaldia eskainiko du gaur "Oholtzan" saioak
EITB Media
Gainera, 12:00etan, Athletic Cluben eta Alavesen arteko derbiaren zuzeneko emanaldia ikusteko aukera izango da. Zesta punta eta pilota ere eskainiko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Larunbata, 2023ko apirilak 15: ETB1eko, ETB4ko eta eitb.eus-eko eduki nabarmenenak
Kirol emanaldiak ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en
12:00etatik aurrera, Athletic Cluben eta Alavesen arteko derbiaren zuzeneko emanaldia eskainiko da ETB1ean eta eitb.eus-en, Naxari Altunaren eta Larraitz Lucasen eskutik.
12:30ean, berriz, Eliteko Zesta Punta Txapelketa izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en. Zehazki, bi partida izango ditugu ikusgai: Alberdi-Atain vs Agirre-Manci (hirugarren eta laugarren postuak jokoan) eta Aaron-Bailo vs Gonzalez-Uranga finala.
Azkenik, 17:15etik aurrera, "ETB Kantxa" pilota saioa eskainiko da, zuzenean, Iruñeko Labrit pilotalekutik. Bi partida jokatuko dira: Bakaikoa vs Zubizarreta III (Buruz Buruko Promozio Txapelketa) eta Elezkano II vs Elordi (Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenak). ETB1en eta eitb.eus-en izango dira norgehiagokak ikusgai, Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Ibon Gaztañazpiren eskutik.
"Oholtzan" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Larunbat honetan, Hegalak musika eta dantza ikuskizunaren estreinaldia izango dugu ikusgai "Oholtzan" saioan. Aita Donostia, Jesus Guridi, Tomas Garbizu, Pascual Aldave edota Maurice Ravele bezalako euskal konpositore ezagunek pianorako eta estilo neoklasikoan osatutako konposizioak dantzatuko dituzte ikuskizunean. Josu Okiñena piano-jotzailea, Iker Murillo dantzari donostiarra eta Vitali Safronkine Hegalak ikuskizun honetako koreografiaren egilea bertan izango dira. Murillo zein Safronkinerentzat, gainera, bereziki hunkigarria izango da; izan ere emanaldi honekin batera agur esango diote oholtzari. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian urtarrilaren 21ean grabatutako emanaldi honetan Ainhoa Arteta sopranoa izango dute gonbidatu berezi. 22:45etik aurrera, ETB1en.
Aurretik, Ilaski Serranok aurkeztutako "Oholtzan" saioak beste bi emanaldi eskainiko ditu: Txanbela Otxotea Aralarren eta Tio Teronen Semeak taldearen Festamentua.