Eduki nabarmenenak
Jon, Beñat eta Arkaitz sukaldariek Nekanerentzat kozinatuko dute gaur gauean "Jateko Modukoa" saioan
EITB Media
Arratsaldeko "Biba Zuek!" saioan, berriz, Asier Burguete aktorea izango dute gonbidatu, eta haurtzaroaz arituko dira Leire Martinez abeslari eta saioko kolaboratzailearekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Asteartea, 2023ko apirilak 18: ETB1eko eta etb.eus-eko eduki nabarmenenak
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Asier Burguete aktorea izango da saioko gonbidatu nagusia. Aurtengo denboraldian ETB1eko "3 Ene Kantak" haurrentzako saioan Mintxo pertsonaia egiten du eta aurretik "Go!azen" telesailean parte hartu izan du. Telebistako lanaz eta telebistatik kanpoko proiektuez hitz egingo du Asierrek Maddalenekin eta Xabierrekin. Lehen orduan, Korapiloak atalean, haurtzaroaz arituko dira Leire Martinez abeslari eta saioko kolaboratzailearekin.
"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Jon durangarra, Beñat donostiarra eta Arkaitz zaldibartarra izango dira saio honetako protagonistak. Nekane gonbidatuarentzat kozinatuko dute hiru sukaldariek, eta ez die lan erraza jarriko: Jateko kontuetan berezi samarra da Nekane, gustuko duen barazki bakarra aukeratu du lehenengo errezetarako. Bigarren platererako, aldiz, haurrentzako menuan aurki daitekeen jakia prestatu beharko dute sukaldariek. Zer izango ote da? Sukaldariek irudimena dantzan jarri beharko dute gonbidatuaren gustua limurtzeko eta, hala, puntuazio altuena eskuratzeko. Jakiekin batera, ez dira faltako galdera bihurriak, laztanak eta kimika. Beste behin, gastronomiak eta ligoteoak bat egingo dute Klaudio Landak aurkeztutako programan.