Itxi

Eduki nabarmenenak

Flèche Wallonne txirrindularitza klasikoa, "Piztu Telebista" eta "Debate del Conquis", gaur

EITB Media

Leer en Castellano

Gainera, Oizeder Mayo eta Oihan Vega Gaztea irratiko esatariak izango dira ETB1eko "Biba Zuek!" saioko platoan.

Flèche Wallonne EITBn

Asteazkena, 2023ko apirilak 19: ETB1eko, ETB2ko, ETB4ko eta eitb.eus-eko eduki nabarmenenak

Kirol emanaldiak ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en

14:30etik aurrera, Flèche Wallonne txirrindularitza klasikoa eskainiko da zuzenean, Belgikatik. Emanaldia ETB4n eta eitb.eus-en hasiko da; baina 15:15ean ETB4tik ETB1era egingo du salto. Xabier Usabiagak, Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok egingo dute kontakizuna.

 

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Oizeder Mayo eta Oihan Vega Gaztea irratiko esatariak izango dituzte gonbidatu gaurko saioan. Elkarrekin "Top Gaztea" musika saioa aurkezten dute larunbatero, eta irratiko lanaz eta bestelako proiektuez hitz egingo dute Maddalenekin eta Xabierrekin.

Aurretik, saioaren lehen orduan, kirol inklusiboa izango dute aztergai.

"Piztu Telebista" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Zerk emango die hainbesteko hotzikara ''Piztu Telebista'' saioko sofa-kideei gaur gauean? Telebistan ikusitako zerbaitek aho bete hortz utziko ditu gure lagunak. Horrez gain, abesten ere entzungo ditugu, ABBA taldearen "Mamma Mia" kanta aski ezaguna, tartean.

 

"Debate del Conquis" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

Yocachu taldearen egoera delikatua eta amore ematear diren bi lehiakide izango ditu ardatz gaurko debateak. Patxi Alonsok, gainera, Olano hartuko du platoan, duelua galdu ostean abenturatik irtendako Yocahu taldeko laugarren lehiakidea.

Ohi bezala, Los Haitisesera joko dute, kanpamentuen azken ordukoak ezagutzeko; eta kanpamentu aberatsean egindako ospakizunen material berria eskainiko dute.

Ez da faltako conquistologoen iritzia, ezta Conquis Komunitatearena ere, Gaztea Set-ean. 

Bideoak (1)