Eduki nabarmenak
Gasteizko pilota jaialdiko bi partidak, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
21:10etik aurrera, Urrutikoetxea-Eskuza vs Larrazabal-Aranguren norgehiagoka eskainiko da; ondoren, Ezkurdia vs Dario, Buruz Buruko Txapelketa final laurdenak. Arratsaldeko "Biba Zuek!" saioan, berriz, Iseo musikaria izango dute gonbidatu.
Pilota
Ostirala, 2023ko apirilak 21: Eduki nabarmenenak ETB1en eta eitb.eus-en
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Iseo musikaria izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" programan. Nafarroako artistaren musika ibilbidea errepasatuko dute, eta Frente al espejo kaleratu berri duen liburuaz ere hitz egingo dute.
Aurretik, saioaren lehen orduan, Dravet sindromearen eta izen bereko fundazioaren inguruan hitz egingo dute, Bizipoza egitasmoari lotuta.
"ETB Kantxa" – 21:10ean ETB1en eta eitb.eus-en
"ETB Kantxa" saioak Gasteizko pilota jaialdiko bi partida eskainiko ditu, zuzenean: hasteko, Urrutikoetxea-Eskuza vs Larrazabal-Aranguren norgehiagoka; ondoren, Ezkurdia vs Dario, Buruz Buruko Txapelketa final laurdenak.
Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Ibon Gaztañazpi izango dira esatariak.