Contenido destacado
"Arte[faktua]", "Teknopolis", kirol emanaldiak eta "Oholtzan", larunbat honetan EITBn
EITB MEDIA
Ilaski Serranok Beatriz Chivite Ezkieta elkarrizketatuko du "Arte[faktua]" saioan; eta "Teknopolis" programan, berriz, pantailen inguruan arituko dira. Emakumezkoen Bizkaiko Pala Txapelketa eta pilota izango ditugu ikusgai kiroletan, eta "Batzen gaituen musika" ikuskizuna "Oholtzan" saioan.
"Batzen gaituen musika" ikuskizunaren irudia
Larunbata, 2023ko apirilak 22: Eduki nabarmenenak ETB1en eta eitb.eus-en
"Arte[faktua]" –12:50ean ETB1en eta eitb.eus-en
Beatriz Chivite Ezkieta elkarrizketatuko dute "Artefaktua" saioan, Zeozer gaizki doa (Pamiela) liburuaz hitz egiteko. Hiru atal nagusitan banatutako olerki bilduma da. Iruñeko Arga ibaira gerturatuko da Ilaski Serrano idazlearekin, eta Chivitek Laura Chivite Ezkieta ahizpa gonbidatuko du solasaldira.
Bestalde, Bilboko La iLusa liburu-denda ezagutzeaz gain, Pasai San Pedroko kaleetatik barrena ibiliko da programa, eta Mireia Manner irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.
"Teknopolis" – 13:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Pantailen ifrentzua izango dute aztergai aste honetako "Teknopolis" saioan. Pantaila bati begira pasatzen dugu egunaren zati handi bat eta horrek eragina du. Esate baterako, pediatrak ikusten hasiak dira haurrak hizketan beranduago hasten direla, eta helduei ere eragiten digu.
Pantailen alde ona ahaztu gabe, haien ifrentzua aztertuko dute Pedro Gorrotxategi pediatrarekin, Joana Acha UPV/EHUko Psikologia fakultateko ikertzailearekin eta Kepa Alonso BCBLko ikertzailearekin. Pantailadun gailuen beste albo-ondorio bat ingurumenak jasaten du; adibidez, mugikorren bateriak oso kutsakorrak dira. Hori saihestuko lukeen bateria konpostagarri baten proiektua ezagutuko dute UPV/EHUko Erlantz Lizundiaren eskutik.
Kirol emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en
Lehenik eta behin, pala izango dugu: larunbatean, emakumezkoen Bizkaiko Pala Txapelketa 15:00etatik aurrera. Saez-Erasun vs Galdos-Zulaika eta Irazustabarrena-Gorostiaga vs Murillo-Ibarguren norgehiagokak ikusteko aukera izango da.
Ondoren, 17:15etik aurrera, "ETB Kantxa" pilota saioa eskainiko da, zuzenean, Iruñeko Labrit pilotalekutik. Artola-Eskiroz vs Alberdi II - Mariezkurrena II lehiaz gain, Jaka vs P. Etxeberria (Buruz Buruko Txapelketa) partida ere eskainiko da. ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Ainhize Vegaren eskutik.
"Oholtzan" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en / A las 21:00 horas, en ETB1 y eitb.eus
2022ko azaroan Donostiako Kursaal aretoan grabatutako "Batzen gaituen musika" ikuskizunaren emanaldia. EITBren 40. urteurrena ospatzeko ikus-entzunezko gala honetan, EITBren historiaren lau hamarkaden errepaso emozionala egingo da irudiekin eta Euskadiko Orkestrak eta Easo abesbatzak interpretatutako musikarekin. Felix Mendelssohn bezalako maisu handietatik Arnold Schoenberg bezalako konpositore garaikideagoetara doan errepertorioa izango da bertan, Jose Maria Usandizaga, Pablo Sorozabal, Benito Lertxundi, Mikel Laboa eta Kepa Junkera bezalako euskal sortzaileak ahaztu gabe.