Eduki nabarmenak
Nafarroako Pirinioetara egingo dute bidaia igandeko honetan "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan
EITB Media
ETB2ko "Vascos por el Mundo" programa, berriz, Norvegian izango da. Kirol emanaldiak ere ez dira faltako: Urrezko Aizkolari Txapelketa, Gorostidi Harriaren XV. Txapelketa, Vila Real vs Real Sociedad futbol partida eta pilota.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Igandea, 2023ko apirilak 3: Eduki nabramenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
Kirol emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en / Retransmisiones deportivas en ETB1 y eitb.eus
11:00etatik aurrera, hilaren 22an Zumaian jokatutako Urrezko Aizkolari Txapelketako jardunaldia eskainiko da Pedro Mari Goikoetxearen eskutik.
Ondoren, Vila Real vs Real Sociedad futbol norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango dugu Naxari Altunaren eta Larraitz Lukasen kontakizunarekin.
Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Gorostidi Harriaren XV. Txapelketan gertatutakoa ekarriko digute Juanan Legorburuk eta Iñaki Perurenak.
Jarraian, "ETB Kantxa" pilota saioa hasiko da, Eibarko Astelena pilotalekutik zuzenean. Jaialdia Ezkurdia-Eskuza vs P. Etxeberria-Martija norgehiagokarekin hasiko da; ondoren, Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako Altuna III vs Elordi partida jokatuko da. Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.
"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek Nafarroako Pirinioetara egingo dute bidaia oraingoan, Burgi udalerria ezagutzeko. Mirenek Jabi topatuko du etxerako bidean eta Gatx izeneko Pirinioetako mastin erraldoia aurkeztuko dio; elkarrekin garbituko dute xaboi berezi bat erabiliz. Ondoren, Burgiko tolosarrak ezagutuko ditu: Tolosarrak izanda, Burgin nolatan amaitu duten azalduko diote, baita etxe berean 28 pertsonak elkarbizitzan izaten dituzten gorabeherak ere. Azkenik, Jox eski irakasleak elurrik gabe nola eskiatu irakatsiko dio. Pagadik, berriz, Arantxarekin hasiko du eguna, eta Ainhoarekin egingo du topo ondoren, herrian hain garrantzitsua den ibaiaren txoko ezkutu bat bisitatzeko. Eguna Silviarekin amaituko du, yoga eta hainbat dantza ezagutuz.
"Vascos por el Mundo" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en
Igande honetan "Vascos por el Mundo" saioak munduko herrialde aberatsenetako batean lur hartuko du: Norvegian. Mario Díez kazetaria eta Iñaki Esteban kameralaria Oslotik abiatuko dira Iker, Aitor, Eider eta Ivánekin batera Eskandinaviako herrialde ezezagunetan murgiltzera.
Gainera, aste honetako saioan, Osloko auzo alternatiboenak, bere arte eta eskultura bildumak, Norvegiako lakurik handiena, munduko egurrezko eraikinik handiena zein Bizarzuriren udako etxea bisitatuko dituzte. Norvegiako eski jauzien jaialdira ere hurbilduko dira, fiordoan sauna baten sentsazioa probatuko dute eta ezohiko gastronomia dastatuko dute elur-oreina edo balea bezalako produktuekin.