Itxi

Eduki nabarmenak

Italiako Giroaren aurkezpen ekitaldia, All Star zesta punta torneoa eta "Abiapuntua", gaur

EITB Media

Leer en Castellano

Gainera, ETB1eko "Biba Zuek!" saioan Kai Nakai musikaria hartuko dute platoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osteguna, 2023ko maiatzak 4: Eduko nabarmenak ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en

 

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Kai Nakai musikaria izango da gaurko gonbidatua. Gasteiztarrak "Aldapeko sagarraren" abestiaren bertsio elektronikoa kaleratu berri du. Kantu horren inguruan eta aurrera begira dituen proiektu eta kontzertuei buruz hitz egingo du Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin.

Aurretik, bizitza baikortasunez hartzen duten gonbidatuak izango dira platoan. Horretarako, bizitzak jarritako oztopo eta ezbeharrei aurre egin eta orain, bizitza positibotik hartzen duten gonbidatuen testigantzak jasoko dituzte.

 

"Italiako Giroaren aurkezpen ekitaldia" – 20:30ean ETB4n eta eitb.eus-en

Fermin Aramendik, Alfontso Arroiok eta Alessandro Rutak Italiako Giroaren aurkezpen ekitaldiaren zuzeneko kontakizuna egingo dute. Maiatzaren 6an abiatuko da txirrindularitza lasterketa, Los Abruzosetik, Fossacesia Marina-Ortona erlojupekoarekin; eta maiatzaren 28an bukatu, Erroman. EITBk zuzenean eskainiko du lasterketa, arratsaldero.

Italiako Giroa, EITBn

"Abiapuntua" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Animalien baldintzarik gabeko maitasuna du izena denboraldiko azken atalak, eta Xabier Madariagak sei gazte gonbidatuko ditu animalien erreinuan murgiltzera. Txakurren edertasun lehiaketen mundua gertutik ezagutzeaz gain, kalean dauden katuen koloniak kontrolatzeko lan egiten duten pertsonekin ere izango dira. Abandonatutako 97 baserri-abere baino gehiago erreskatatu dituen baserri-eskola batera ere joango dira gazteak, eta animaliek gizakioi zenbateraino lagundu diezaguketen frogatuko dute. Alde batetik, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeko boluntarioekin egongo dira; eta autismoa duen 4 urte haur bati ekinoterapiak nola laguntzen dion ezagutuko dute.

 

"Donibane Lohizuneko All Star torneoaren finalak" – 23:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Donibane Lohizuneko All Star zesta punta torneoaren finalak jokatuko dira gaur: gizonezkoetan, Goikoetxea-Inza vs Erkiaga-Zabala; emakumezkoetan, Sorozabal-Arai vs Ihart-Aude Laugie. ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu emanaldia, 23:30etik aurrera, Iñigo Aiestaranen eta Antxon Alberdiren kontakizunarekin.

Bideoak (2)