Eduki nabarmenak
"Biba Zuek!" eta "ETB Kantxa", gaur, ostirala, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
Angel Mariezkurrena eta Aitor Ibarra izango dira gonbidatuak Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiaren saioan. Gauean, berriz, pilota izango dugu ikusgai, zuzenean: Egiguren V vs Zubizarreta III eta Alberdi-Iztueta vs Alberdi II-Eskuza partidak.
Pilota
Ostirala, 2023ko maiatzak 5: Eduki nabarmenak ETB1en eta eitb.eus-en
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Angel Mariezkurrena eta Aitor Ibarra izango dira gaurko gonbidatuak. Kantu zaharren bazkariak eta kantaldiak antolatzen aritzen dira Angel eta Aitor, eta ekitaldi berezi hauetaz eta azken aldian egindako emankizunen gainean hitz egingo dute Maddalenekin eta Xabierrekin.
Aurretik, saioaren lehen orduan, Osasuna futbol taldeko jarraitzaileekin egongo dira, larunbatean jokatuko den Kopako finalaren harira.
"ETB Kantxa" – 21:10ean ETB1en eta eitb.eus-en
Azpeitian jokatuko den jaialdia izango dugu ikusgai, zuzenean, "ETB Kantxa" saioan. Alde batetik, Buruz Buruko Promozio Txapelketako Egiguren V vs Zubizarreta III partida izango da ikusgai; ondoren, Alberdi-Iztueta eta Alberdi II-Eskuza pilotarien arteko lehia. Xabier Euzkitze eta Abel Barriola izango dira esatariak.