Eduki nabarmenak
Zestoako Aizarna auzoan izango da igande honetako "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa
EITB Media
Bestalde, Estatu Batuetako Ruta 66 bideari eskainitako hiru saiotatik lehenengoa izango dugu ikusgai aste honetako "Vascos por el Mundo" programan, ETB2n.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Igandea, 2023ko maiatzak 7: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n, ETB4n eta eitb.eus-en
Kirol emanaldiak ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en
Igande honetako kirol eskaintza emanaldi hauek osatuko dute: F Ligako Athletic vs Betis partida, Lezamatik, 12:00etan; Italiako Giroko 2. etapa, Teramo-San Salvo, 14:15ean ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en; Buruz Buruko Txapelketako hiru partida Logroñoko Adarragatik, 17:30ean (lehen mailako Jaka vs Dario, eta promozio mailako Zabala vs Larrazabal eta Agirre vs Salaberria).
"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Zestoako Aizarna auzoan izango da aste honetan "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa. Txikia baina nortasun handikoa dela erakutsiko digute Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek. Pagadik "Karter" izeneko pertsonaia bitxiarekin hasiko du bisita. Horrez gain, bizitzan gidatu duen auto bereziena topatuko du Tomasen etxean. Mirenek, bere aldetik, Arantxarekin hasiko du eguna, amodio kontuei buruz hizketan. Halaber, Aizarnako Konpittero zer den argituko digu.
"Vascos por el Mundo" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en
Estatu Batuetako Ruta 66 bideari eskainitako hiru saiotatik lehenengoa izango dugu ikusgai aste honetan "Vascos por el Mundo" saioan. Munduko lekurik desiratuenetakoa da Ruta 66; 4.000 kilometroko luzera duen ibilbideak Chicagon du hasiera eta Kalifornian amaiera. Aste honetan, bidearen lehen zatia egingo dute Carolina Calvo erreportariak eta Joaquín Rodríguez kameralariak; hots, Chicagotik Oklahomara. Bidean, Illinois, Missouri eta Kansas estatuak ezagutuko dituzte, Unai Arizmendiarretak, Noemí Ariasek, Blanca Pérez del Palomarrek eta Marta Gonzálezek lagunduta.