Zinema
'Érase una vez en Euskadi' filmaren estreinaldia eskainiko du gaur "La Noche De…" saioak
EITB Media
Manu Gómez zinemagileak zuzenduta, EITBren parte-hartzea du lanak. 80ko hamarkadan Euskadin girotuta, lau haurren egunerokotasuna du oinarri.
Érase una vez en Euskadi (2021) filmaren estreinaldia eskainiko du gaur ETB2ko "La Noche De…" zinema saioak. Manu Gómez zinemagileak zuzenduta, EITBren parte-hartzea du lanak.
Asier Flores, Aitor Calderon, Miguel Rivera eta Hugo García ditu aktore protagonistak, eta Euskadiko 80ko hamarkada islatzen du, ikasturtea amaitu berritan udako oporrak hastear diren 12 urteko lau umeren begiradatik. Antzezle taldean ere badira Marian Álvarez, Ruth Díaz, Arón Piper eta Yon González; eta Arrasaten, Azkoagan, Bergaran, Eibarren, Elgetan, Elgoibarren, Oñatin, Soraluzen eta Zumarragan filmatu zuten pelikula.
Filmaren emanaldiaren aurretik, Dani Alvarezek aurkezten duen tartean, Robert Pattinsoni buruz hitz egingo dute, Crepúsculo filmeko aktore protagonistak antzezten baitu oraingoan Batman pertsonaia. Candice Bergen aktorearen bizitza harrigarria ere kontatuko digute, Estatu Batuetako gobernuari aurre baitzion emakume honek. Filma estreinatzeaz gain, urteak betetzen ditu aste honetan Bergenek. Azkenik, Lo hicieron de verdad atal berria estreinatuko dute saion. Bertan, garai batean eszena arriskutsuak nola grabatzen zituzten kontatuko digu Danik.
"La Noche De… Érase una vez en Euskadi", gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.