Itxi

Eduki nabarmenak

Malenen bihotza limurtzen saiatuko dira Lara, Irati eta Ane gaur "Jateko Modukoa" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Horrez gain, Joxe Mari Apaolaza Euskadi Irratiko kazetaria izango dute gonbidatu "Biba Zuek! saioan, eta 'El viaje de sus vidas' filma eskainiko du "La Noche de..." programak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Asteartea, 2023ko maiatzak 16: Eduki nabarmenak EITBn

 

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en


Joxe Mari Apaolaza Euskadi Irratiko kazetaria izango da gaurko gonbidatua. Apaolazak 35 urte daramatza lanbide horretan, eta irratiaren esparru ugari ezagutu ditu. Kazetariaren ibilbidea eta irratiak bizi izan dituen aldaketei buruz hitz egingo du Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

Aurretik, Korapiloak atalean, minaren inguruan arituko dira. Iraia Etxebeste gonbidatuak min kronikoa du, eta horrek egunerokotasunean izan ditzakeen ondorioak azalduko ditu saioan. 

 

"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Lara basauriarra, Irati sopeloztarra eta Ane getariarra dira gaurko sukaldariak "Jateko Modukoa" saioan, eta Getxotik datorren Malen gonbidatuarentzat kozinatuko dute. Baldarra eta dibertigarria da Malen, eta festa guztietan egotea gustatzen zaio; barre eginaraziko dion neska baten bila dator programara. Hiru sukaldariek, berriz, hainbat erronkari aurre egin beharko diote sukaldean, eta agerian utziko dute oso lehiakorrak direla. Hitzorduen txanda iristean inoiz baino biziago egongo da lehia hori. Lortuko dute Lara, Irati eta Ane sukaldariek Malenen bihotza limurtzea? Lehia bizia eta musu beroak, gaur gauean, "Jateko Modukoa" saioan, Klaudio Landak aurkeztuta.

 

"Debate electoral: Diputación de Álava" – 22:00etan ETB2n, ETB4n, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en

Xabier Ormazabal kazetariak gidatuta, hautagaitzetako ordezkariek Arabako Foru Aldundiaren kudeaketa proposamenak aurkeztuko dituzte gaur, 22:00etatik aurrera. Eztabaidan parte hartuko duten hautagaiak dira: Ramiro Gonzalez (EAJ/PNV), Eva Lopez de Arroyabe (EH Bildu), Cristina Gonzalez (PSE), David Rodriguez (Elkarrekin) eta Iñaki Oyarzabal (PP). Hauteskunde eztabaida ETB2n, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en eskainiko da, eta zeinu hizkuntza bidez ere jarraitu ahal izango da ETB4n.

 

"La Noche De…" – 23:00etan ETB2n eta eitb.eus-en

Gaur gauean El viaje de sus vidas (Off the Rails, 2021) filma eskainiko du "La Noche De..." zinema saioak. Jules Williamson dugu zuzendaria, eta Kelly Preston, Jenny Seagrove, Sally Phillips eta Franco Nero ditu protagonista nagusiak. Adiskidetasunaren eta desioen inguruko komedia britainiarra da, eta Europan barrena trenean bidaiatuko duten hiru lagunen istorioa kontatzen du, galdutako pasaporteak, tren grebak eta istorio erromantikoak tarteko.

Zuzendariaren bizitza errealean inspiratuta dago filma. Izan ere, hogei urteko gaztea zenean, Europa zeharkatu zuen bere lagunekin, Interrailen bidaia luze batean. Helduagoak zirenean berriz ere bidaia egingo zutela agindu zuten, baina ez zuten agindutakoa bete. Duela urte gutxi, zinemagilearen lagun horietako bat hil zen; eta haren heriotzak Jules Williamson inspiratu zuen: gertatuko litzateke gaur egun Interraila egitera ausartuko balira?

Filmaren emanaldiaren aurretik, Dani Alvarezek aurkezten duen tartean, Jason Momoa aktoreari buruz hitz egingo dute, aste honetan zinema aretoetara iritsiko den Fast and Furious sagaren atal berri batean parte hartu baitu. Crónica de Sucesos atalean, berriz, Pierce Brosnan izango dute protagonista, 70 urte beteko baititu aste honetan; eta sail berria estreinatuko dute, benetako gertaeretan oinarritutako daudela aldarrikatzen duten filmen inguruan.

Bideoak (1)