Eduki nabarmenak
'Drogak. Normaltasun berria?', gaur gauean, "Ur Handitan" saioan
EITB Media
Bestalde, Lucia Lacarra dantzaria elkarrizketatuko dute "Biba Zuek!" saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Osteguna, 2023ko maiatzak 18: Eduki nabarmenak EITBn
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Lucia Lacarra dantzaria elkarrizketatuko dute gaurko saioan. Euskal Herriko eta munduko ballet dantzaririk onenetarikoa da zumaiarra, eta dantzaren inguruan eta bere proiektuen inguruan hitz egingo du Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin. Besteak beste, ekainaren 3an, "In the still of the night" lanarekin Donostiako Kursaal jauregian izango da Lucia.
Aurretik, saioaren lehen orduan, Ongiz elkartea ezagutuko dute Izan bitamina atalean. Berdintasunaren alde lan egiten dute, emakumeen ahalduntzea eta gizonen sentsibilizazioa lantzea helburu. Gainera, aurtengo Emakunde saria irabazi dute.
"Debate electoral: Diputación de Gipuzkoa" – 22:00etan ETB2n, ETB4n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en
Juan Carlos Etxeberriak gidatuta, Gipuzkoako Foru ahaldungaiek erakunde honetarako dituzten kudeaketa proposamenak aurkeztuko dituzte gaur, 22:00etatik aurrera. Eztabaidan honako hauek hartuko dute parte: Eider Mendoza (EAJ/PNV), Maddalen Iriarte (EH Bildu), José Ignacio Asensio (PSE-EE), Miren Echeveste (Elkarrekin) eta Mikel Lezama (PP). Hauteskunde eztabaida ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en eskainiko da, eta zeinu hizkuntza bidez ere jarraitu ahal izango da ETB4n.
"Ur Handitan" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en / A las 22:30 horas, en ETB1 y eitb.eus
Droga, droga kontsumoa eta droga ikuspena. Belaunaldiz belaunaldi zauri ugari ireki dituen gaiaren noranzkoan murgilduko da oraingo honetan "Ur Handitan". Drogak gure artean dirau; baina non eta nola drogatzen dira gaur egungo gazteak? Drogaren eskuragarritasuna inoiz baino errazagoa al zaie? Zer ondorio dakar droga kontsumoak? Zer diote adituek; zer diote kontsumitzaileek; eta batik bat, zer diote mendekotasuna bizi izan dutenek? Jai giroko kontsumoa, egunerokoa, arduratsua… Guztiak bilakatuko dira arretagune Xabier Madariagak aurkeztutako "Ur Handitan" saioaren Drogak. Normaltasun berria? atalean.