Eduki nabarmenak
Goizero dutxatu edota ilea egunero garbitu eztabaidagai, gaur gauean, "Piztu Telebista" saioan
EITB MEDIA
Bestalde, "Biba Zuek!" saioan, Kepa Errasti eta Getari Etxegarai hartuko dituzte platoan, 'Postdatarik gabeko gutunak' lanaren inguruan hitz egiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Asteazkena, 2023ko maiatzak 24: EITBren eduki nabarmenak
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Kepa Errasti eta Getari Etxegarai izango dira gaurko saioko gonbidatuak. Euren azken lana aurkeztuko dute, Postdatarik gabeko gutunak deiturikoa. Xake Produkzioak egindako obra horren xehetasun guztiei buruz eta esku artean dituzten proiektuen inguruan hitz egingo dute Maddalen eta Xabierrekin.
Aurretik, saioaren lehen orduan, fitnessa hartuko dute hizpide. Izan ere, maiatzaren 27an ospatuko da Euskadiko Fitness Txapelketa, eta bertan izango diren hiru partaide etorriko dira platora.
"Debate electoral: Ayuntamiento de Donostia" – 22:00etan ETB2n, ETB4n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en
Juan Carlos Etxeberria kazetariak gidatuta, hautagaitzetako ordezkariek Donostiako Udalaren kudeaketa proposamenak aurkeztuko dituzte asteazken honetan, 22:00etatik aurrera. Eztabaidan parte hartuko duten hautagaiak dira: Eneko Goia (EAJ/PNV), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Victor Lasa (Elkarrekin) eta Borja Corominas (PP). Hauteskunde eztabaida ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en eskainiko da, eta zeinu hizkuntza bidez ere jarraitu ahal izango da ETB4n.
"Piztu Telebista" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Goizero dutxatu edota ilea egunero garbitu eztabaidagai izango dira gaur gaueko saioan. Bada egunean behin baino gehiagotan dutxatzen denik, baita ilea egunero garbitzen ez duenik ere. Zer da gomendagarria eta zein izango ote da sofa-kideen iritzia? Izango al dute ohitura xelebrerik? Erantzuna, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera.
"Debate del Conquis" – 22:55ean ETB2n eta eitb.eus-en
Arantxa, Lobo eta Iri izango dira gaurko "El Conquis" saioko gonbidatu nagusiak. 18 astez abenturaren parte izan eta gero, lehiaketa utzi ondoren haien sentipenak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango dugu. Gainera, gaur gauean, Oxkar talde urdineko kide ohia ere platoan zain izango dute azalpenak eman zein jasotzeko prest. Astero bezala, Los Haitisesera joko dute, kanpamentuetako azken ordua jakiteko eta posta nola jasotzen duten ezagutzeko. Horrez gain, Lur Errekondok kokapen berriari buruzko xehetasun gehiago emango ditu: kanpamentu bateratua.
Beste behin ere, Eneko, Eider, Jokin, Lur, Durana, David, Isa, Aitzol eta Izeta adituen iritzia entzuteko aukera izango dugu, eta Oizeder eta Isma izango dira Gaztearen txokoan, ikus-entzuleen iritziak jasotzen.