Itxi

Eduki nabarmenak

'Buru osasuna, lehen eta orain', gaur gauean "Ur Handitan" saioan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Horrez gain, "Biba Zuek!" saioan Lucia Orbe harri-jasotzailea izango dute gonbidatu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osteguna, 2023ko maiatzak 24: Eduki nabarmenak EITBn

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Lucia Orbe harri-jasotzailea izango da gaur arratsaldeko gonbidatua. Maiatzaren 20an egindako herri-kirol erakustaldian marka hautsi zuen Orbek: emakumezkoen artean, 100kg-ko harria sei aldiz altxatu zuen bost minutuko tartean. Marka horren eta datozen ekitaldien inguruan arituko dira Orberekin.

Aurretik, saioaren lehen orduan, hezitzaileen lanbideari buruz arituko dira Izan Bitamina atalean.

"Debate electoral: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz" – 22:00etan ETB2n, ETB4n, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en

Gema Espinosak gidatuta, Gasteizko Udalerako alkategaiek erakunde honetarako dituzten kudeaketa proposamenak aurkeztuko dituzte 22:00etatik aurrera. Eztabaidan honako hauek hartuko dute parte: Beatriz Artolazabal (EAJ/PNV), Rocio Vitero (EH Bildu), Maider Etxebarria (PSE-EE), Garbiñe Ruiz (Elkarrekin) eta Ainhoa Domaica (PP). Hauteskunde eztabaida ETB2n, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en eskainiko da, eta zeinu hizkuntza bidez ere jarraitu ahal izango da ETB4n.

"Ur Handitan" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Buru osasuna, lehen eta orain izenburua du gaurko "Ur Handitan" saioaren atalak. Bertan, buru osasunaren lehena eta oraina mahai gainean jarriko dute, eta osasun mentalaren bilakaeraren errealitatea bistaratzea izango da Xabier Madariak aurkezten duen saioaren ardatza. Historiako hainbat garaitan diagnostikatu diren zenbait nahasmendu jasaten dituzten lagunak elkarrizketatuko dituzte, baita psikiatria alorrean lanean diharduen aditua ere.

 

Bideoak (1)