Eduki nabarmenak
Anjel Lertxundi idazlea, larunbat honetako "Arte[faktua]" saioan
EITB Media
Horrez gain, gorputza, osasuna eta dietei buruz hitz egingo dute "Teknopolis" programan; eta "Oholtzan" saioan, bestalde, Bulego taldeak 2023ko Gaztea Sarietan eskainitako kontzertu berezia ikusteko aukera izango da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Larunbata, 2023ko maiatzak 27: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
"Arte[faktua]" –12:50ean ETB1en eta eitb.eus-en
Aste honetan, Anjel Lertxundi idazlea elkarrizketatuko du Ilaski Serranok "Arte[faktua]" saioan, Desertuan behatxuloa (Alberdania) liburuaz solastatzeko. Pandemia batetik abiatu eta gerra batean amaitu, horixe da idazleak sakondu nahi izan duen testuingurua. Hainbat ideia, obsesio eta urte askoan hartutako oharrak irudikatu ditu hemen; horretarako, olatu bat izan du beti oroimenean sinbolo. Horretaz guztiaz mintzatzeko, Zarauzko Photomuseum Argazki eta Zinema Museora gerturatuko da saioa idazlearekin.
"Teknopolis" – 13:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Uda badator eta gure irudiaz arduratzen hasten gara. Dieta zorrotzak, ariketa fisikoa, eguzkitan beltzaran jartzea… nola eragiten diote gure osasunari? Gorputza, osasuna eta dietei buruz hitz egingo dute hurrengo "Teknopolis" saioan Eli Gallego dietista-nutrizionistarekin. Mugitzearen garrantziaz ere arituko dira Jon Irazusta UPV/EHUko Fisiologiako ikertzailearekin eta azalaren babesaz, Gipuzkoa Poliklinikako dermatologoekin.
Kirol emanaldiak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
Italiako Giroaren 20. etaparen emanaldia ETB1en hasiko da 15:00etan. Tarvisio eta Lussari mendien arteko 18,6 km-ko erlojupekoa jokatuko dute txirrindularien lasterketa amaitu bezperan.
Bestalde, larunbat honetako pilota emankizuna eitb.eus-en hasiko da 17:15ean, Elezkano II-Rezusta / Larrazabal-Mariezkurrena II norgehiagokarekin; 17:55etik aurrera, Promozio Txapelketaren finala hasi orduko, ETB2n ere ikusgai izango dugu jaialdia. Baikakoa eta Salaberria izango dira nor baino nor gehiago Iruñeko Labrit pilotalekuan.
"Oholtzan" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Gaztea Sariak 2023 ekitaldiaren bitan Bulego taldeak eskainiko kontzertu berezia ikusiko dugu. Sariak banatuta, gaua ixteko, talde azkoitiarrak zuzenean eskaini zuen emanaldia emitituko du aste honetako "Oholtzan" saioak. Ikuskizuna martxoan grabatu zen Euskalduna Jauregiko Urban Hall espazioan.