Itxi

Eduki nabarmenak

Unai Iturriaga elkarrizketatuko du Ilaski Serranok larunbateko "Arte[faktua]" saioan

Leer en Castellano

"Teknopolis" programan, berriz, zibersegurtasuna eta zibererasoak izango dituzte mintzagai. Txirrindularitza, pilota eta zesta izango ditugu larunbat honetako kirol eskaintzan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbata, 2023ko ekainak 17: Eduki nabarmenak ETB1en eta eitb.eus-en 

"Arte[faktua]" –12:50ean ETB1en eta eitb.eus-en

Aste honetan Unai Iturriaga idazlea elkarrizketatuko du Ilaski Serranok "Arte[faktua]" saioan, Ni ez naiz Mikel Laboa komikiaz, solastatzeko. Harkaitz Cano, Joseba Larratxe eta Unai Iturriaga berak sortutako obra honen kontakizunek ez dute kronologia errespetatzen, baina bertan agertutako pasarteak eta kokalekuak Laboaren bizitzaren parte izandakoak dira. Horretaz guztiaz idazlearekin mintzatzeko, Ispaster udalerrira gerturatuko da saioa.

 

"Teknopolis" – 13:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Aste honetako "Teknopolis" saioan, zibersegurtasuna eta zibererasoak oinarri izango dira. Hasteko, Ikerlan buru den Idunn proiektuaren helburuak ezagutuko dituzte; izan ere, benetako zibererasoak oinarri hartuta, Mondragon Unibertsitateak simulazio oso errealak egiten ditu jakintza enpresetara eramateko. Ondoren, Lanbide Heziketako zentroetara joko dute, 4.0 industrian zibersegurtasunean trebatutako formakuntzaren inguruko egoera bertatik ezagutzeko. Bukatzeko, Puntueus fundaziora gerturatu eta Interneten izaeraz eta segurtasunaz arituko dira, besteak beste.

 

Kirol emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en

Txirrindularitza, pilota eta zesta izango ditugu larunbat honetako kirol eskaintzan. Hala, 15:00etatik aurrera, Suitzako Itzuliaren 7. etapa zuzenean eskainiko da, Tubachen hasi eta Weinfeldenen bukatuko da 162,7 kilometroko ibilbidea. Ondoren, 17:30etik aurrera, Bizkaia Torneoko hiru norgehiagoka izango ditugu ikusgai Abadiñotik. Azkenik, 22:10etik aurrera, zesta izango dugu. Donostiako Grand Slameko finala: Erik-Lekerika vs Goikoetxea-Gorka.

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)