Eduki nabarmenak
Bigarren aukera baten bila iritsiko da Borja gaur "Jateko Modukoa" saiora
EITB MEDIA
Denboraldiko azken atalean, Leire, Iurena eta Ariadna izango dira Borja gonbidatuarentzat kozinatuko duten sukaldariak. Aurretik, Martxelo Otamendi izango dute gonbidatu "Biba Zuek!" programan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Asteartea, 2023ko ekainak 27: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Martxelo Otamendi kazetaria izango da saioko gonbidatu nagusia. Berria egunkariak 20 urte bete dituen honetan, orain arteko zuzendariarekin hitz egiteko aukera izango dute Maddalen eta Xabierrek. Egunkariaren ibilbidez eta Martxeloren hurrengo erronkez arituko dira.
Saioaren lehen orduan, eta udan sartu garela aprobetxatuz, udaleku edo aisialdi talde ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute eta bertako begiraleak eta hezitzaileak izango dira platoan.
"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
"Jateko Modukoa" saioan, Leire, Iurena eta Ariadna izango dira gaur gauean Borja gonbidatuarentzat kozinatuko duten sukaldariak. Abantaila izango dute, gainera: Borjaren bigarren aldia izango da saioan. Lehenengoan, sukaldari modura aritu zen; eta, oraingoan, prest dago gonbidatu bezala aritzeko. Sukaldari gisa ez zuen arrakasta handirik izan Borjak, baina oraingoan argi du garaile aterako dela. Lortuko al dute hiru neskek gonbidatuaren gustua eta bihotza limurtzea?
"La Noche De…" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en
"La Noche De…" saioak Eiffel (2021) drama erromantikoa dakar gaur gauean. Filmak Gustave Eiffelen bizitza du oinarri: Parisko Eiffel dorreari forma eta izena eman zion ingeniari frantziarraren istorioa. Frantziako gobernuak Gustave Eiffel (Romain Duris) presionatuko du 1889ko Parisko Erakusketa Unibertsalerako zerbait ikusgarria diseinatzeko, baina Eiffelek ez du interesik. Bat-batean, dena aldatuko da bere bidean emakume misteriotsu bat (Emma Mackey) gurutzatzen denean.
Dani Alvarezek gidatutako saioa Jennifer Lawrence aktorearen azken lanari buruzko xehetasunekin osatuko da: Sin malos rollos komedia. Azkenik, Clint Eastwood-en ibilbideari buruzko datu bitxiak ezagutzeko aukera izango dugu.