Itxi

Udako programazioa

"Baserri Gourmet" saio gastronomikoa, gaurtik aurrera, ETB2n, Julius Bienert sukaldariak aurkeztuta

EITB Media

Leer en Castellano

Jatetxe bihurtu diren Euskal Herriko baserrietan barrena ibilbide gastronomikoa eta kulturara egingo dute, eta milaka urte dituzten eta paregabeak diren platerak dastatuko dituzte. Baserri horien historia eta ondare arkitektonikoa ezagutuko dute, baita inguruko paisaiak ere.

Julius Bienert "Baserri Gourmet" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB Media

EITBren gastronomia eskaintzaren barruan saio berri bat izango dugu ikusgai gaurtik aurrera ETB2n: "Baserri Gourmet". Julius Bienert sukaldariak jatetxe bihurtutako Euskal Herriko baserriak ezagutzera gonbidatuko gaitu ostegunero. Ibilbide gastronomikoa eta sentimentala egingo dute; arreta eskainiko diote eraikin horien historiari eta ondare arkitektonikoari, baita inguruko paisaiei ere. Horrekin batera, milaka urte dituzten eta paregabeak diren platerak dastatuko dituzte. 

Gure baserri gastronomikoak bakarrak dira munduan. Horixe da EITBk euskal landa-bizitzaren zutabe horiei eskainitako sail berriaren izateko arrazoia. Bidaia formatua izango du programak, eta ospe handiko jatetxe bihurtu diren eraikinen historia, paisaiak eta sukaldeak erakutsiko ditu. Julius Bienertek jende eta leku liluragarriak ezagutuko ditu, eta orain arte ezkutuan egon diren euskal sustraien zaindarien sekretuak azalduko ditu. 

16 baserri izango dira protagonista, eta ibilbidean denetariko jendea ezagutuko du saioaren gidariak: kirolariak, musikariak, historialariak, nekazariak, abeltzainak, enologoak eta sukaldariak. Beraien jatetxeetako errezeta tradizionalak eta abangoardistak erakutsiko dituzte, bertako produktuekin egindakoak. Bidaia ahaztezina izango da, usain eta zapore goxoak lagun. 

Astero bi baserritara joango da Julius Bienert eta eraikin bakoitzaren historia ezagutuko du Juanma González Cembellín historialariaren laguntzarekin. Lehenengo ataleko jatetxeak izango dira Bizkaiko Arratia bailaran, Lamindao herrian, dagoen Garena; eta Nafarroako Malerrekan kokatuta dagoen Donamariako Benta. 

Julius Bienert eta Juanma González Cembellín

Hurrengo asteetan bisitatuko dituzten lekuak hauek dira: Baserri Maitea (Forua), Iriarte (Berrobi), Akebaso (Atxondo), Abiaga (Amurrio), Ana Mari (Irun), Belaustegi (Elgoibar), Zintziri (Bakio), Marutegi (Araia), Arteaga (Arrasate), Aboiz (Garai), Iturralde (Ereñozu), Bideko (Lezama), Aspaldiko (Loiu) eta Andra Mari (Galdakao). 

"Baserri Gourmet" saioa ostegunero izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.