Donostiako Klasikoa
Donostiako Klasikoa, larunbatean, zuzenean, EITBn
EITB Media
Munduko 18 talderik onenak bilduko dituen lasterketa ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da.
Donostiako Klasikoa jokatuko da larunbatean (uztailak 29), UCI World Tourreko proba garrantzitsua, Itzulia Basque Country-arekin batera. EITBko hedabideen bitartez, lasterketa mundu osoan ikusi eta entzungo da, ikus-entzunezko taldeak Euskal Herrian egiten den kirolari merezi duen bultzada emateko duen konpromisoa berretsiz.
Munduko 18 talderik onenak bilduko dituen lasterketaren emankizuna 14:30ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna helmugatik bertatik, eta Alfontso Arroiok errepidetik.
Euskadi Irratiko "Hiru Erregeen Mahaia" saioak, Kepa Iribarrek zuzenduta, 16:00etatik aurrera egingo du bat Donostiako Klasikoarekin. Jon Altunak egingo du kontakizuna Eugenio Goikoetxea adituarekin batera, eta Iñaki Berastegik mototik emango du gertatzen denaren berri.
Radio Euskadin, Alberto Negro arituko da esatari lanetan Abraham Olanoren laguntzarekin, eta Dani Egaña joango da motoan. Asteburuko "Kirol Festa" irratsaioaren barruan egingo da emanaldia.