Itxi

Eduki nabarmenak

Zarautzen izango da gaur "SOS Kantak Arriskuan" saioa

EITB Media

Leer en Castellano

"Zarauzko balearenak" kantaren nondik norakoak ikertuko dituzte aste honetan Klarak, Lidek eta Ikerrek. Bestalde, "Baserri Gourmet" saioan, Atxondoko Akebaso jatetxea eta Irungo Ana Mari erretegia bisitatuko ditu Juliuis Bienert sukaldariak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"SOS Kantak Arriskuan" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

"Zarauzko balearenak" kantaren nondik norakoak ikertuko dituzte aste honetan Klarak, Lidek eta Ikerrek. Gure kostaldean harrapatutako azken aurreko balearen ehizaren inguruan hitz egiten du abestiak, hain zuzen ere. Gertaerak zarauztarren eta getariarren artean sortutako ikamikaren berri emango digute, besteak beste.

 

"Baserri Gourmet" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en                                                                                                 

Atxondoko Akebaso jatetxea eta Irungo Ana Mari erretegia bisitatuko ditu aste honetan Juliuis Bienert sukaldariak. Eraikin horien historia eta ondare arkitektonikoa ezagutuko ditu, baita ingurukok paisaiak ere. Halaber, plater bana kozinatuko du bertako sukaldariekin batera.

 

Bideoak (1)