Eduki nabarmenak
Lemoan egingo du geldialdia gaurko "SOS Kantak Arriskuan" programak
EITB Media
Bestalde, ETB2ko "Baserri Gourmet" saioak, Araiako Marutegi jatetxea bisitatuko du lehenik, eta Garaiko Aboiz jatetxean amaituko du ibilbidea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"SOS Kantak Arriskuan" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
"Itsu eta eskribau" kantaren arrastoaren atzetik ibiliko dira gaur ''SOS Kantak Arriskuan!'' saioan. Zergatik engainatu zuen itsuak eskribaua? Hori guztia argitzeko Lemoara joango dira Lide Hernando, Klara Mendizabal eta Iker Lauroba.
"Baserri Gourmet" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en
Astero bezala, Julius Bienertek luxuzko tour gastronomiko bat proposatzen digu. Araiako (Araba) Marutegi jatetxea bisitatuko du lehenik, eta Garaiko (Bizkaia) Aboiz jatetxean amaituko du ibilbidea. Ostegun honetan, 22: 15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.