Itxi

Eduki nabarmenak

Donostiako Banderaren lehenengo jardunaldia, Euskal Herria Kopa eta Antzuolako pilota, igande honetan ETB1en

EITB Media

Leer en Castellano

Gastronomadak saioan Orion egingo dute geldialdia eta ETB2ko "Vascos por el Mundo" saioan Bangkokera joko dute Laura, Iker, Marina eta Pablo euskaldunak nola bizi diren ezagutzera.

Kontxako Bandera

 

"Kirolak" – 11:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en

11:00etatik aurrera, arrauna izango da protagonista: Donostiako Banderaren lehenengo jardunaldia izango dugu ikusgai, zuzenean, Donostiatik. Lehendabizi emakumezko traineruak lehiatuko dira eta ondoren gizonezkoak.

Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, futbola ikusi ahal izango da, kasu honetan Athletic eta Reala XIII. Euskal Herria Kopa eskuratzeko lehian arituko dira Guardian. Jarraian,  18:00etatik aurrera, zuzenean, Antzuolako pilota jaialdia eskainiko da, bi norgehiagoka hauekin: Salaberria-Erostarbe / Mata-Bikuña eta Caixabank Masterseko Ezkurdia- Mariezkurrena II / Larrazabal-Zabaleta.

"Gastronomadak" – 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Udako grinak kostaldera eraman ditu Egoitz Txurruka eta Javi Rivero. Oraingo honetan, Orion egin dute geldialdia eta bertan, talde berdean, Koro sondikatarra eta Goiuri deriotarra; talde gorrian, Borja eta Ainara zarauztarrak, eta talde urdinean, Anne gasteiztarra eta Leyre Lopez de Aguieta donostiarra batu dira erronkara. Abileziarik eta estrategiarik onenak uztartu beharko dituzte finalera iritsi eta saria eskuratzeko.

 

"Vascos por el Mundo: Bangkok " - 22:10ean ETB2 eta eitb.eus-en

Igande honetan, "Vascos por el Mundo" saioak Euskaditik 10.000 kilometro baino gehiagora bidaiatuko du Thailandiako hiriburua ezagutzeko. Joana Etxabe kazetaria eta Joaquín Rodríguez kameralaria Bangkokera joango dira Laura, Iker, Marina eta Pablo euskaldunak nola bizi diren ezagutzera.