Itxi

Eduki nabarmenak

Ainitze Zumeta harrijasotzailea izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Bestalde, San Mateo feriako pilota jaialdia izango dugu ikusgai "ETB Kantxa" saioan, zuzenean, Adarraga pilotalekutik.

"Biba Zuek!" saioko aurkezleak

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Ainitze Zumeta harrijasotzailea izango da gaur arratsaldeko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan. Uliako harria txapelketa irabazi berritan, bere ibilbidearen eta aurrera begira dituen erronken gainean arituko da Maddalen eta Xabierrekin.

Lehen orduan, berriz, euren lanbideengatik pasioa sentitzen duten zenbait gonbidatu izango dira platoan eta haien testigantza entzuteko aukera izango da.

 

"ETB Kantxa" 21:05ean ETB1 eta eitb.eus-en

San Mateo feriako pilota jaialdia izango dugu ikusgai gaur gauean "ETB Kantxa" saioan, zuzenean, Adarraga pilotalekutik. 21:05ean hasiko da atariko partidarekin, Elezkano II-Tolosa / Artola- Iztueta. Ondoren jokatuko da finalerdietako ligako norgehiagoka Ezkurdia-Rezusta / Jaka-Albisu bikoteen artean.