Eduki nabarmenak
Julian Iantzi telebista aurkezlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Bestalde, sofan lasai eserita egotea ezinezkoa egingo zaie aste honetan "Piztu Telebista" saioko protagonistei.
Julian Iantzi
"Biba Zuek!" – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en
Julian Iantzi telebista aurkezlea izango da saioko gonbidatu nagusia, ETB2n aurkeztuko duen "Esta Casa Es Una Mina" saioaren harira. Bertan, familia batek 10.000 euro irabaz ditzake 30 minutuan etxetik irten gabe.
Korapiloak atalean, berriz, gure bizitzako aro zehatz bat aztertuko dute saioan, helduarotik zahartzarora doan tarte hori, hain zuzen ere.
"Piztu Telebista" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Sofan lasai eserita egotea ezinezkoa egingo zaie aste honetan ''Piztu Telebista'' saioko protagonistei. Oihuak, barreak eta algarak barra barra izango dituzte.