22:15ean
"Esta Casa Es Una Mina": dirua irabazteko modurik dibertigarriena, gaurtik aurrera ETB2n
EITB Media
Julian Iantzik aurkeztutako lehiaketa berrian familiek 10.000 euro irabazi ahal izango dituzte 30 minututan, etxetik irten gabe. Dirua etxeko lekurik susmaezinenetan ezkutatuta egongo da, eta hiru kide arduratuko dira lan horretaz: Yolanda Alzola, Ahikar Azcona eta Mario Campoy.
"Esta casa es una mina" saioko lantaldea
Gaur iritsiko da EITBra "Esta Casa Es Una Mina" lehiaketa. Atal bakoitzean familia batek 10.000 euro irabazi ditzake 30 minututan, etxetik irten gabe. Hori bai: ez da dirudien bezain erraza izango, dirua etxeko lekurik susmaezinenetan ezkutatuta egongo baita. Erlojuaren kontra jokatuko dute eta etxea hankaz gora jarri beharko dute ahalik eta diru gehien lortzeko.
Julian Iantzi dugu saioaren aurkezlea, eta dirua ezkutatzeko aditu hirukotea izan du alboan:
Yolanda Alzola
Telebistan ibilbide luzea du aurkezle gisa. Brikolajea erakutsi digu eta dekorazio aholkuak eta gure etxeei etekin handiena ateratzeko gomendioak eman dizkigu. Orain, ezagutza horiek guztiak erabiliko ditu dirua non ezkutatu jakiteko, familien etxeko dekorazio-objektuen erreplikak sortuz, billeteak ezkutatzeko espazio faltsuak eraikiz...
Ahikar Azcona
Influencer honek eskarmentua du Espainiako Bankuko urrea desagerrarazten Pamplona pertsonaiaren papera eginez "La Casa de Papel" telesailean. Bera baino nor hobe dirua ezkutatzeko? Ahikar arduratuko da etxean kaosa sortzeaz, familiak gelatinaz zikinduko dituen tranpak sortzeaz, koloretako hautsez betetako puxikak jartzeaz…
Ahikar Azcona
Mario Campoy
2020an El Hoyo pelikulako efektu bereziengatik Goya sari bat irabazi zuen Mariok, eta debuta du orain telebistan, "Esta Casa Es Una Mina" saioan. Zinemarako existitzen ez diren fantasia eta espazioak sortzen duen esperientzia oinarri hartuta, existitzen ez diren tranpak eta ezkutalekuak asmatuko ditu etxeetan. Batzuk escape room-etako berezko jokoak izango dira, horien diseinuan espezialista baita Mario.
Mario Campoy
Hirurek osatzen dute Julian Iantzik gidatuko duen ezkutatzaile taldea; eta bera, berriz, anfitrioi paperean ikusiko dugu, harekin ezagutuko baititugu familia eta etxeko txokoak.
"Mi Casa Es Una Mina" Be-Enterteinment banatzailearen Send in the Clowns talde belgikarraren jatorrizko formatua da.
Ostegunetan, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.