Itxi

EITBPodkast

Julio Ibarrak "Estoy Aquí" podcasta estreinatu du, hainbat diziplinatako erreferenteekin solasean aritzeko

Gema Zabaleta, Bittor Alkiza, Lucia Lacarra, Joseba Azkarraga, Aiora Renteria, Maider Unda, Martxelo Otamendi eta Ana Urrutia hartuko ditu bertan, solaserako prest. Jada entzungai dugu lehen atala, EITBPodkast atarian.

Julio Ibarra

Julio Ibarrak "Estoy Aquí" podcast berria estreinatu du EITBPodkast atarian. 1990eko hamarkadan EITBn nabarmendu zen komunikatzaile ezagunak beste diziplina profesional batzuetan erreferente diren pertsonekin hitz egingo du. Zortzi ataletan, kirol, politika, kultura eta komunikazio munduko aurpegi ezagunak elkarrizketatuko ditu Julio Ibarrak: Gema Zabaleta, Bittor Alkiza, Lucia Lacarra, Joseba Azkarraga, Aiora Renteria, Maider Unda, Martxelo Otamendi eta Ana Urrutia. Urriaren 16tik aurrera izango da, astelehenero, EITBPodkast atarian.

Julio Ibarrak emakume eta gizon kirolariak, sortzaileak, kazetariak eta politikariak hartuko ditu podcast berri honetan, eta horiekin solasean arituko da, patxadaz, iraganaren ikuspegitik eta beti etorkizunari begira. Oroimenerako, kritikarako eta hausnarketarako tokia egongo da bertan, elkarrizketatzailearen eta elkarrizketatuaren arteko konplizitatea lagun.

New Digital Media Euskadik ekoitzi ditu zortzi atal hauek, EITBPodkast atariarentzat.

Hemen entzungai "Estoy Aquí"ren aurrerapena.

Informazio gehiago (1)