Itxi

Segura

Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 47. edizioa, gaur, EITBn

EITB MEDIA

Leer en Castellano

18:00etatik aurrera, zuzenean eskainiko da eitb.eus-en; 22:00etan, berriz, ETB1en. Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute ekitaldia, eta Ainhoa Vitoria arituko da dantzari, epaimahaikide eta gainontzeko protagonistei elkarrizketak egiten.

Saioa Galarraga eta Iker Murgiondo, 2022ko irabazleak. Argazkia: Segurako Udala

Gaur, urriak 21, jokatuko da 2023ko Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Segurako Baratze pilotalekuan. Euskal Herri mailako dantzari onenek 47 urte beteko dituen txapelketa honetan parte hartuko dute. Aurtengoan 13 bikote lehiatuko dira. 18:00etan hasiko da hitzordua, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus webgunean. Gauean, ETB1en eskainiko da, 22:00etatik aurrera.

Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute ekitaldia, eta Ainhoa Vitoria arituko da dantzari, epaimahaikide eta gainontzeko protagonistei elkarrizketak egiten. Halaber, Xabier Artolaren ahotsa entzungo dugu dantzariek egindako lanaren inguruko balorazioa egiten.

Atsedenaldian, Haatik dantza konpainiaren Errimak bi oinetan emanaldiaren zati bat izango da ikusgai.