Audientziak
"El Conquistador del Fin del Mundo 20" saioa astelehen gaueko liderra izan zen berriz ere
EITB MEDIA
Lehen atalak % 20,3ko kuota eta 245.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan (lineala + geroratua). Asteazken honetan, debatearen estreinaldian, lehen kapitainaren berri emango dute; eta ez da faltako Leire, edizio honetako lehen kanporatua.
"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 20. edizioaren lehen atala berriz ere lider izan zen astelehen gaueko ordutegi nagusian, % 20,3ko kuotarekin eta 245.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin (lineala + geroratua) Euskadin eta eragin eremuan. Astelehen honetako arrakasta eta lidergo berri hau joan den asteko emaitza onen ildotik dator; izan ia, astean zehar, ia 50.000 pertsonek ikusi dute 20. denboraldiaren estreinaldia EITB Nahieran-en (web eta app).
Leire Juanes izan da edizio honetako lehen kanporatua, eta hasi dira jada lehen eztabaidak urdinen artean. Condor taldea izan da immunitate jokoan garaile, eta parte-hartzaileek, taldeko bik zehazki, abenturan jarraitzea ere bazuten jokoan, azken hori jakin gabe. Enekok ez du amore eman eta, beraz, Leire dugu lehen kanporatua.
Asteazken honetan bertan iritsiko da abenturaren lehen debatea eta, noski, ez da Leire faltako platoan; baina, horrez gain, sorpresak ere izango dira, eta Patagoniara bidaia abiatuko duen lehen kapitainaren izena ere emango dute. Juanito eta Kortarekin bat egingo duzu misio horretan? Nor izango da Piche taldeko burua? Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztura, 23:10etik aurrera, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en.
OHARRA: Audientzia geroratuak telebistako edukien kontsumo ez-lineala erregistratzen du zuzeneko emisioaren (lineala) hurrengo zazpi egunetan, baita emisio horren egun berean geroratutakoa ere (vosdal).