Itxi

Gaztea

Jada irekita dago 2024ko Gaztea Sarietako bozketa fasea

EITB

Leer en Castellano

Otsailaren 19ra arte egongo da botoa emateko aukera Gaztearen webgunean. Otsailaren 29an banatuko dira sariak, eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera egongo da hilaren 28an (Gorka Urbizu) eta 29an (ETS). Sarrerak agortuta daude, baina streaming bidez jarraitu ahalko da.

2024ko Gaztea Sariak

Astelehen honetan, otsailak 12, ireki da 2024ko Gaztea Sarietan izendatutako hautagaien bozketa. Gaztea Sarien webgune berezian eman beharko da gustuko izendatuaren aldeko boza, astebeteko epean (otsailaren 19ra arte).

Bideoklip onenaren kategorian, IZAROren 'CERODENERO BIDEOKLIPAZO', Merina Gris eta Delaporteren 'ALMAR', Bulegoren 'Zure begi horiek', Amoranteren 'Habanera' eta Sara Zozayaren 'Caravan' dira aurtengo hautagaiak.

Huntza, ETS, Belako, Janus Lester eta TOC dira Kutxabank Korner Zuzeneko Onenaren Gaztea Sarirako bost hautatuak. Azken urtean jendaurrean eskainitako ikuskizunei esker lortu dute izendapena.

Urteko diskoaren kategorian, berriz, ZETAKen AAZTIYEN, IZAROren cerodenero, Nøgenen Åben Cirkel, Ibil Bediren Goldea eta Verde Pratoren Adoretua albumak lehiatuko dira.

Abesti onenari dagokionez, Bulegoren "Zure Begi Horiek", Leihotikan eta Gorka Urbizuren "Etorkizuna Ginenean", Nøgen eta David Ruizen "Abendua", Tatta eta Malakiasen "Zure atzetik" eta Dupla eta Julietaren "Gau zoro bat Bartzelonan" dira bost hautagaiak.

Azkenik, ZETAK, Merina Gris, Ibil Bedi, Neomak eta Ben Yart dira 2024ko Gaztea Sarietako talde edo bakarlari onenaren kategoriako bost izendatuak.

Irabazleek otsailaren 29an jasoko dute saria, ezustekoz beteriko galan. 2023an euskal musikak emandakoak saritzeaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da (bezperan zein sari banaketaren egunean), Gorka Urbizu eta ETSren kontzertuekin.

Kutxabank Korner da 2024ko Gaztea Sarien babeslea

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)