Kargatzen...
Itxi

Audientziak

Errege Kopako Realaren partidak babes zabala izan zuen ikus-entzuleen aldetik ETB1en

EITB MEDIA

Partidaren emanaldiak % 12,1eko kuota lortu zuen, eta liderra izan zen eta euskaldunen artean, % 30,6arekin. Penaltien txandak, gainera, datu ikusgarrira lortu zuen: % 38,4 euskaldunen artean. 250.000 lagunek bat egin zuten ETB1eko "Koparen Bila" saio bereziarekin, partida hasi aurretik.

Reala vs Mallorca EITBn

ETB1ek atzo eskainitako Realaren eta Mallorcaren arteko Errege Kopako finalerdietako itzulerako partidak % 12,1eko kuota eta 233 000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Gainera, emanaldia euskaldunen artean liderra izan zen % 30,6ko datuarekin, eta bereziki deigarriak izan dira penaltien jaurtiketen tarteak lortutako emaitzak: % 15,9ko kuota eta % 38,4ko emaitza ikusgarria euskaldunen artean.

Gainera, 250.000 lagunek bat egin zuten ETB1eko "Koparen Bila" saio bereziarekin, partida hasi aurretik. Programa hau liderra izan zen euskaldunen artean, % 26,9arekin.

Aurten ere, Errege Kopako finalerdien eta finalaren emozio guztia zuzenean bizitzeko aukera ari da eskaintzen EITB, euskaraz. Hala, ostegunean bertan, 21:00etatik aurrera, Athletic Club-Atletico Madril partida eskainiko du ETB1ek, zuzenean. Apirilaren 6an Sevillan jokatuko den final handia ere ikusgai izango da.

Partiden zuzeneko emanaldiak Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere ari dira egiten; eta, horrekin batera, jarraipen informatibo zabala ari da eskaintzen EITB bere hedabide eta euskarrietan.