Txirrindularitza
Italiako Giroaren zuzeneko kontakizuna eta analisia, egunero, EITBko hedabideetan
EITB MEDIA
Lasterketa "Ez Da Giro" saioan izango dugu ikusgai arratsaldero Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Rutaren eskutik, ETB1en eta eitb.eus-en. Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko kirol saioetan ere jarraipen zabala egingo diote.
Italiako Giroa, munduko txirrindularitza itzuli handien artean lehena, zuzenean eta euskaraz jarraitzeko aukera izango dugu larunbat honetatik aurrera EITBn. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak, Alfonso Arroiok eta Alessandro Rutak lasterketaren etapa bakoitzaren kontakizuna eta analisia egingo dute arratsaldero "Ez Da Giro" saioan, ETB1en eta eitb.eus-en. Adituak eta gonbidatu bereziak batuko zaizkie platora eginbehar horretan laguntzera.
EITBko irratiek ere adi jarraituko dute Giroan gertatzen den guztia. Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko kirol saioek egunero zabalduko diote tartea lasterketari. Asteburuetan, gainera, Euskadi Irratiko "Hiru Erregeen Mahaia" saioan, zuzenean kontatuko dituzte azken kilometroak.