Estreinaldia
"Todo el Mundo a la Mesa" gastronomia saio berria, Aitana Ávila eta Javi Sierraren eskutik
EITB MEDIA
Ostegun honetan estreinatuko da programa berria, eta gure betiko plateren jatorriaren bila arituko dira Aitana eta Javi. 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
Ostegun honetan, maiatzak 16, "Todo el Mundo a la Mesa" gastronomia saio berria estreinatuko du EITBk, Aitana Ávilak eta Javi Sierrak gidatuta.
Gure sukaldaritza ezagutzeko proposamen berri batekin datozen biak. Izan ere, hainbat herri eta tokitan barrena ibiliko dira, elkarrekin gure betiko plateren jatorrien bila. Paisaia berriak deskubritu eta gure txokoekin eta elkarte gastronomikoekin harremana duten pertsonaiak ezagutuko dituzte; eta, garrantzitsuena: mahai handi baten bueltan jango dute programa bakoitzeko protagonista guztiekin batera.
Bidaia berezi hau Eskoriatza eta Aretxabaletan abiatuko dute. Bertan, Auzo-Etxe elkarte gastronomikoko Iñakirekin izango da Javi, eta deskubrituko du zergatik den paella hain ohikoa inguru horretan. Aitanak, berriz, frikatxa prestatuko du, galtzeko arriskuan dagoen errezeta. Gainera, hiru txirlo jokoan eta artisau pilotak egiten ikasiko du, eta Aretxabaletako tomate ospetsuaren zainketak ete gertutik ikusiko ditu. Biek ala biek tokiko ondare natural eta kulturala ezagutuko dute, tartean Urkuluko urtegia eta hilerri zirkularra; eta, lehen saio honi bukaera borobila emateko, Javik eta Aitanak bazkaltzera gonbidatuko dituzte protagonista guztiak
Aitana Ávila eta JaVi Sierra
"Todo el Mundo a la Mesa": ostegun gauetarako plan bikaina, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.