FesTVal jaialdian aurkezpena
"Vaya Semanita" betiko umore lotsagabe eta urratzaileenarekin itzuliko da ETB2ra irailaren 19an
EITB MEDIA
Aurpegi berriak eta aldaketak egongo dira, euskal gizartean telebistako erreferente bilakatu zen formatu mitikoa berritzea agintzen dutenak. Gaur arratsaldean, a sorpresaz betetako aurkezpen gala handia izango da Europa Jauregian, 19:30ean hasiko da.
"Vaya Semanita" umorezko saio ikonikoa ETB2ra itzuliko da, irailaren 19an, gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzten esketx berriekin, betiko esentzia eta telebistako pertsonaia dibertigarri eta ganberroenekin.
Aurkezpenaren irudia
Maribel Salas, Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza, Nerea Garmendia, Javier Antón, Diego Perez, Iker Galarza eta Lorea Intxausti, besteak beste, ETB2ren apustu garrantzitsuenetako saioan izango dira udazkenean.
Nerea Garmendia
Diego Pérez
Andoni Agirregomezkorta
Denboraldi berri honetan, gaurkotasuneko gaiak jorratuko dira esketx fresko eta originalekin, eta formatuak hainbat berrikuntza eta sorpresa ekarriko ditu berekin.
Aurkezpenaren irudia
Gainera, gaur arratsaldean, aperitibo gisa, FesTVal Gasteizko telebista jaialdiaren baitan, sorpresaz betetako aurkezpen gala handia izango da Europa Jauregian.