Itxi

Denboraldi berria

Bueltan da "La Caza: nada es lo que parece" reality psikologikorik basatiena, hainbat berrikuntzarekin

EITB MEDIA

Juanma Iturriagak gidatutako lehiaketan, oraingoan ere, funtsezkoak dira indar fisikoa eta buru-azkartasuna, 20.000 euroko saria eskuratzeko. Asteazkenetan, ETB2n eta eitb.eus-en.

Juanma Iturriaga

ETB2k La Caza: nada es lo que parece saioaren bigarren denboraldia estreinatu du asteazken honetan, irailak 25, Juanma Iturriagak aurkeztuta. Telebistako reality psikologikorik basatiena berritasunez gainezka dator, lehiakideak eta ikusleak harritzeko asmoz. Basapiztiek eta Basatiek hainbat erronka fisiko eta mentali aurre egin beharko diete, Euskal Herriko naturagune berezietan. Alabaina, hirugarren talde bateko zortzi lehiakide ("otsoak" izenez ezagutuko ditugu) basapiztien eta basatien artean ezkutatuko dira, eta gainerako lehiakideak banan-banan kanporatzen saiatuko dira, haiek deskubritu eta kanporatu arte. Nor ote dira otsoak?

Oraingoan, Irulegi mendian (Nafarroa) egongo da kanpalekua, 2021. urtean Irulegiren Esku ospetsua aurkitu zuten lekuan. Naturagune eder horretan, 21 eta 62 urte bitarteko 20 lehiakideri emango die babesa, jokoan aritzen diren bitartean. Parte-hartzaileen artean, honako hauek daude: Barakaldoko Psikologian doktore bat, gezurra detektatzen aditua; Eibarko futbolari bat; Zizurko beilatoki bateko langilea (hilotzak atontzen ditu); Lantziegoko ardogile bat; eszedentzian dagoen Santurtziko udaltzain bat; 2023ko Miss Golden Spain lehiaketaren irabazlea; Astigarragako kick boxer bat; eta Azkoitiko basozain bat.

Bigarren denboraldi honetan, otsoek maskara ikusgarriak jantziko dituzte nortasuna ezkutatzeko. Horrela, gezurra nork esaten duen asmatzera ere jolastu ahal izango da etxetik, lehiakideek bezala. Lehen atalean, lau otso nortzuk diren argituko da, eta gainerakoak programaz programa jakinaraziko dira. Lehiaketa honetan, azkartasun mentala indar fisikoa baino garrantzitsuagoa da.

La Caza Secuoya Studios eta Grupo Proyeccion ekoiztetxeek EITB Mediarako egindako saioa da, eta Euskal Herriko hainbat naturagune eder ditu agertoki, hala nola Antilla hondartza (Orio), Baztango Ibarra, Urbasa mendilerroa, Uribarri Ganboako urtegia, Delikako ur-jauzia, Aguakeko ur-jauzia, Errege Bardea, Allozko urtegia eta Irulegi mendia.

Informazio gehiago (1)