Itxi

AITORTZA

Pedro Mari Goikoetxea eta Leire Torre EITBko kazetariek Airean 2024 sari bana jaso dute

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkartearen sari-banaketa Bilboko Carlton hotelean egin dute.

Leire Torre eta Pedro Mari Goikoetxea EITBko kazetariek Airean 2024 sari bana jaso dute

Pedro Mari Goikoetxea kiroletako aurkezle eta esataria eta Leire Torre ETB2ko La Otra Cara eta Quedate saioetako aurkezlea dira Airean sarien aurtengo edizioko sarituetako batzuk. Hain zuzen ere, Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak banatzen ditu Airean sariak.

Pedro Mari Goikoetxeak Jose Angel Iribar Athleticen atezainaren eskutik jaso du telebistan egindako ibilbidearen saria. Leire Torre aurkezlea, berriz, telebistako kazetari errebelazio gisa saritu dute, eta Alvaro Parro Laboral Kutxako Komunikazio arduradunak eman dio garaikurra.

EITBko sarituekin batera, besteak beste, Teresa Agilo, Koldo Campo, Jaime Ugarte eta Ernesto Diaz kazetariek Airean sari bana jaso dute.

Gala Bilboko Carlton Hotelean izan da gaur arratsaldean, Laboral Kutxaren babesarekin, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Iberdrolaren laguntzarekin.