Estreinaldi handia
Astelehenean hasiko da "El Conquistador" saioaren edizio berri bat, zenbait sekretu oraindik argitzeke
EITB
22:30etik aurrera, aurkezpen gala ikusgarria egingo dute Patxi Alonsok eta Lur Errekondok. Bertan ezagutuko ditugu edizio honetako lehiakideak, baita debatearen aurtengo aurkezlea ere. Erronka berriekin, paisaia harrigarrienekin eta emozioz gainezka, berriro ere edizio ahaztezina dugu aurretik.
Amaitu da itxaronaldia. Astelehenean, urtarrilak 13, hasiko da ofizialki "El Conquistador" saioaren 21. denboraldia, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok gidatutako inaugurazio gala ikusgarri batekin. Bertan aurkeztuko dituzte edizio berri honetan ikurrina irabazteko lehiatuko diren parte-hartzaileak. Aurten ere, ohi bezala, debatea izango dugu asteazkenetan, gatazkak eta programaren unerik zirraragarrienak aztertzeko asteroko hitzordua; eta asteleheneko galan bertan jakingo dugu nork gidatuko duen zuzeneko programa hori. Abentura, berriz, urtarrilaren 20an abiatuko da.
YA ESTÁ TODO READY ¿¿
— El Conquistador ETB (@elconquis_etb) January 9, 2025
Este LUNES Vuelve El Conquis ¿¿@euskaltelebista pic.twitter.com/VPE0JGRlwy
Badira bi hamarkada baino gehiago saioa emititzen hasi zela, eta reality show-en generoan erreferentziazko programa gisa sendotu da "El Conquistador"; urtero, publikoa harritzeko duen gaitasunaren esker, gainera, lider izaten jarraitzen du bere kategorian. Naturaren erronkei ez ezik, elkarbizitzari ere aurre egin behar diete lehiakideek, erresistentzia fisiko eta emozionala agerian utzita. Ezohiko tokietan egindako muturreko probek milaka eta milaka ikusle liluratu dituzte; eta erronka berriekin, paisaia ikusgarrienekin eta emozioz gainezka dator, aurten ere, "El Conquistador". Beste behin, denboraldi ahaztezina abiatzear da. Urtarrilaren 13tik aurrera, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.