Itxi

Audientzia

Bi milioi eta erdi ikus-entzulek baino gehiagok bat egin zuten "Teleberri" albistegiarekin 2024an

EITB Media

Leer en Castellano

Pandemiaz geroztik izan duen urterik onena izan da; batez beste, 171.000 ikus-entzule ditu, egunero, ETB2ko albistegiak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETB2ko "Teleberri" albistegiak hazten jarraitzen du etengabe, eta bukatu berri dugun 2024a urterik onena izan da 2021etik, pandemiatik irten ostetik; hala, informazioan lidergoari eusten dio, eta erreferentziazko tartea dugu Euskadin.

2024an zehar, ia 2,6 milioi pertsonarekin bat egin zuten "Teleberri" albistegiek, eta 2022tik izandako daturik onena lortu da; egunero, 171.000 ikus-entzuleko batez besteko zifrari eutsi diote azken hiru urteotan.

Gainera, "Teleberri" 1 eta 2 tarteen audientzia kuota hazi egin da nabarmen: % 20,4ko batez bestekora iritsi ziren joan den urtean (2022tik 2,5 puntuko igoera da).

Beraz, telebistaren kontsumoak behera egin duen testuinguru orokor honetan, ETB2ko albistegiek merkatu-kuota handiagoa lortu dute, ikus-entzule kopuruari eutsi eta, hartara, beren garrantzia, adierazgarritasuna eta lidergoa indartzea ere.

Beste behin ere, ikus-entzuleek EITBko albistegien hurbiltasun, egiazkotasun eta zorroztasunari eman diote balioa, eta are gehiago indartu da EITBk herritarrekin eta gizartearen interes zein kezkekin duen konpromiso sendoa.

EITB: Garena, batzen gaituena

Bideoak (1)