Itxi

Martxoaren 3tik aurrera

Euskal Telebistak "Doc Martin" telesail britainiarra dakar, ETB2ko arratsaldeetarako komedia berria

EITB

Leer en Castellano

Kostaldeko herri baketsu batera bizitzera joango den Londresko mediku entzutetsu bat da protagonista. Osagile gisa bikaina izan arren, zailtasunak ditu pazienteekin eta bizilagunekin hartu-emanak izateko.

"Doc Martin"

Kalitatezko entretenimendurik onena emateko apustu irmoari erantzunez, Euskal Telebistak "Doc Martin" BBCren fikziozko telesail arrakastatsua estreinatuko du datorren astelehenean, martxoak 3.

Martin Clunes aktorea dugu bertan protagonista, Martin Ellingham doktorearen paperean. Londresko mediku ospetsua da eta Cornishera joango da bizitzera, kostaldeko herri baketsu batera. Lanean bikaina izan arren, jendearekin hartu-emanak izateko zailtasunak ditu. Estilo berezia du mediku berriak, eta horrek berehala piztuko du pazienteen haserrea. Doktoreak uste du osasun-etxea kaosa dela, mediku-taldea desastre hutsa eta harrerako langilea ez dela gai bere lana egiteko. Herriko bizilagunak, bestalde, izututa daude osagile berriaren izaera maniatikoarekin.

Doktore berria, kostaldeko herri txikia eta izaeren arteko talka: britainiar umore onena, astelehenetik ostiralera, 17:30ean, ETB2n.